Diseinua eta kalkulua SOLIDWORKSekin
Certified SOLIDWORKS Expert (CSWE) ziurtagiria dut, eta programaren laguntza teknikoa ematen aritu naiz.
Noiz balio dizu
- Zure enpresak SOLIDWORKSekin egiten du lan, eta noizbehinkako laguntza behar duzu.
- Txapa, soldadura edo gainazalak ziurtagiria duen norbaitek egitea behar duzu.
- Beste batzuek edita ditzaketen eredu ordenatuak nahi dituzu.
Zer egiten dudan
- Piezak, muntaiak eta planoak
- Modelatze ordenatua eta fabrikazio-planoak.
- Txapa eta soldadura
- Garapenak eta ebaketa-zerrendak.
- Simulazioa
- Estatikoa, maiztasunak, termikoa eta nekea.
Ziurtagiriak
Expert (CSWE) diseinu mekanikoan eta sei Professional espezializazio.
Ikusi ziurtagiriak
| Maila | Arloa |
|---|---|
| Expert (CSWE) | Mechanical Design |
| Professional | Drawing Tools |
| Professional | Mold Making |
| Professional | Sheet Metal |
| Professional | Simulation |
| Professional | Surfacing |
| Professional | Weldments |
Ohiko galderak
Zer bertsiorekin egiten duzu lan?
Zuek erabiltzen duzuenarekin. Mantentze-lizentzia dut; beraz, azken bertsioan edo aurreko edozeinetan egin dezaket lan. Horrela, jatorrizko fitxategiak arazorik gabe irekitzen dira zuen ordenagailuetan.
SOLIDWORKS bakarrik erabiltzen duzu?
Ez. FreeCAD eta OpenFOAM ere bai. Zure enpresak SOLIDWORKS erabiltzen badu, jatorrizko fitxategiak ematen dizkizut.
SOLIDWORKSekin laguntza behar duzu?
Kontatu proiektua eta erabiltzen duzuen bertsioa.
Hau ere interesatuko zaizu






