Piezen, multzoen eta makinen diseinu mekanikoa
Behar duzun pieza edo makina diseinatzen dut, eta fabrikatzeko prest ematen dizut: 3D eredua eta planoak.
Noiz balio dizu
- Ideia edo zirriborro bat duzu, eta fabrika daitekeen zerbait bihurtu behar duzu.
- Zure planoak paperean edo 2Dn daude, eta 3D eredu editagarri bat nahi duzu.
- Makina berezi bat egingo duzu, eta multzo osoa behar duzu.
Pieza badago, baina planorik ez? Begiratu alderantzizko ingeniaritza.
Nola egiten dut lan
Arazoa azaltzen didazu
Zer egin behar duen, zerekin muntatzen den eta zenbat fabrikatuko dituzun.
Irismena eta prezioa adosten ditugu
Prezio itxia edo orduka, berrikuspenak finkatuta.
3D eredua berrikusten dugu
Planoen aurretik, zerbait aldatzea merkea den bitartean.
Planoak eta fitxategiak
Zure tailerrak edo hornitzaileak behar dituenak.
Zer jasotzen duzu
- 3D eredu editagarria
- Ordenatua, gero aldatu ahal izateko.
- Fabrikazio-planoak
- Kotak, perdoiak eta akaberak, ISO arauen arabera.
- Tailerrerako fitxategiak
- STEP, DXF eta PDF, jatorrizko formatuaz gain.

3D eredutik planora
Pieza bakoitzak bere 3D eredua eta planoa ditu: behar diren bistak, kota funtzionalak, perdoiak eta datuak dituen kartela.
Ohiko galderak
Zenbat balio du pieza bat diseinatzeak?
Piezaren konplexutasunaren eta zer eman behar dizudanaren araberakoa da. Argazkiekin edo zirriborro batekin, aurreikuspen bat emango dizut.
Zuk fabrikatzen dituzu piezak?
Ez. Nik diseinatu eta dokumentatzen dut; zure tailerrak edo zuk aukeratutako hornitzaileak fabrikatzen ditu. Ez baduzu, fabrikatzaileak aurkitzen eta haiei aurrekontua eskatzeko dokumentazioa prestatzen lagunduko dizut.
Paperezko planoak 3D bihur ditzakezu?
Bai. 3D eredu eta plano berri bihurtzen ditut, eta kotak bat datozela egiaztatzen dut. Jatorrizkoan kontraesanik badago, adierazi egingo dizut, zein den zuzena erabaki aurretik.
Zer programarekin egiten duzu lan?
SOLIDWORKS eta FreeCAD. Jatorrizko formatuan, STEP eta PDF formatuetan ematen dizut; beste formatu batzuk, eskatuz gero.
Eta entregatu ondoren akatsak badaude?
30 egunez, nire lanari egotz dakizkiokeen akatsak kosturik gabe zuzentzen ditut.
Zer diseinatu behar duzu?
Bidali deskribapen bat, argazkiak edo zirriborro bat.
Hau ere interesatuko zaizu