FreeCAD ingeniaritza mekanikoko proiektuetarako
Proiektu osoak egiten ditut FreeCADen, eta enpresei laguntzen diet egunerokoan erabiltzen.
Noiz balio dizu
- Proiektuak formatu irekian eta lizentziarik gabe jaso nahi dituzu.
- Diseinu-programa pribatibo batetik FreeCADera aldatzea pentsatzen ari zara.
- Python bidez automatiza litezkeen zereginak eskuz errepikatzen dituzu.
Nola egiten dut lan
Kontatu nola egiten duzuen lan
Programak, fitxategiak eta ohiko zereginak.
Zerk duen zentzua esaten dizut
Zer migratu, zer berregin eta zer utzi dagoen bezala.
Zatika egiten dugu
Lehenik, egunero erabiltzen duzuena.
Zer egiten dudan
- Proiektuak FreeCADen
- Diseinua, planoak eta kalkulua FreeCAD fitxategietan.
- Migrazioa
- Ereduak, planoak eta txantiloiak SOLIDWORKSetik.
- Python makroak
- Pieza-familiak, material-zerrendak, esportazioak.

Horrela egiten da lan FreeCADen
Eredua, planoak eta kalkulua programa berean, edonork ireki eta alda ditzakeen fitxategiekin, zure bezeroek eta hornitzaileek ere bai.
FreeCADerako tresnak ere garatzen ditut, DesignProof adibidez: eredu baten kotak aldatu eta akatsik gabe birsortzen den egiaztatzen duen lan-mahaia.
Ohiko galderak
Zergatik FreeCAD?
Lizentziarik gabe, formatu irekiekin, eta emaitzak berrikus daitezkeen elementu finituen modulu batekin (CalculiX).
Mugak ditu?
Bai. Programa komertzialetako lan-fluxu batzuk azkarragoak dira, eta migrazioa ondo planifikatu behar da. Erabaki aurretik esango dizut.
SOLIDWORKS fitxategi bat klik batez bihurtzen da?
Ez. Geometria inportatzen da (STEP), baina eragiketen historia galdu egiten da. Horregatik proposatzen dut zatika migratzea.
Ikastaroak ematen dituzu?
Oraingoz ez. Zure taldeak migrazio batean noizbehinkako laguntza behar badu, hitz egingo dugu.
FreeCADekin lan egin nahi duzu?
Kontatu gaur zer egiten duzun eta zer programarekin.
Hau ere interesatuko zaizu